Jakinarazten dizuegu Arabako baso-laguntzak eskatzeko epea ireki dela. Beraz,interesaturik dauden guztiek Elkartearen bulegoetan eska dezakezue hitzordua eskabideak izapidetzeko.
- Tokiak: Amurrion: Elkarteko bulegoan. Asteazkenero eta ostiralero: 8:30 etatik 13 etara. Aramaion: Udaletxean. Ostegunak: Martxoaren 16,23,30 eta apirilaren 13an 9.30 etatik 15 etara.
- Dirulaguntza eskatzeko dokumentazioa:
- Bankuaren datuak.(2018tik aurrera ezer izapidetu ez bada bakarrik).
- Katastroko lursaileen erlazioa (eguneratua) edo eskrituren fotokopia.
- Eskatzailearen helbide fiskala Arabatik kanpo egonez gero, interesdunak zerga-betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko du.
- Garrantzitsua: AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da 945 89 20 34 telefonoan edo araba.b@basoa.org helbide elektronikoan.
2023 URTEKO BASOGINTZAKO LAGUNTZEN PLANAREN LABURPENA
2023 URTEKO DEKRETU LAGUNTZA PLANA