Bizkaiko Foru Aldundiaren 24/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan basoetako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko 2019. urterako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dira. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2019KO MAIATZAREN 31 ARTE.

IKUSI DEKRETUA.

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuaren 1786/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa. Honen bidez, ezartzen dira 75% [WG] P/P oxido kuprosoaren formulatuan oinarritutako produktu fitosanitarioak lurrean aplikatzeko zenbait jarraibide, mendi-koniferoetako gaixotasun kriptogamiko hostogabetzaileen aurka egiteko.

IKUSI FORU AGINDUA.

ZIRKULARRA:  Bidali diegu bazkide guztiei zirkularra, Dekretua eta Foru Aginduari buruzko tratamendu fitosanitarioaren informazioarekin.

IKUSI ZIRKULARRA.

ZONALDE BAKOITZEKO BULEGOETAKO ORDUTEGIA: Gure teknikariak zonalde bakoitzeko bulegoetan goizeko 8:30tik eguerdiko 14:00tara egongo dira beheko laukian ikusi dezakezuen bezela eta Erletxetan,bulego zentralean, bazkideentzako bakarrik arratsaldez (15:30tik 18:00tara barikuak izan ezik).

Oficina Día Dirección
Gernika Astelehenak eta egueztenak Domingo Alegria enparantza
Igorre Astelehenak eta martitzenak Udaletxe behea
Durango Egueztenak eta eguenak Ezkurdi enparantza
Markina Eguenak eta barikuak Aretxinaga 12
Balmaseda Eguenak Correría, 18 bis, 1º
Mungia Barikuak Agirre Jauregia- Aita Elorriaga, 1- puerta 3.3