Dirulaguntzak Gipuzkoa

GIPUZKOAKO BASOKO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA 2023

Argitaratu da 2023ko Martxoaren 1an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean basoko diru laguntzen deialdia.

Irakurri GAO

Irakurri informazio liburuxka

GIPUZKOAKO BASOKO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIA 2023

Gipuzkoan ireki da 2023ko basoko diru laguntzak tramitatzeko epea.

Gipuzkoako lurralde historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak.

Informazio liburuxa (basoko dirulaguntzak).

2020ko baso laguntzen Deialdia

PICT0041

2020ko baso laguntzen Oinarri Arautzaileak eta Deialdia Ekainaren 11ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Laguntza eskatzeko epea Abuztuaren 12an amaitzen da. 

Laguntza Planetik azpimarratzen ditugu (Esan GEBEk eskatutako aldaketa nagusiak ez direla kontuan hartu):

-          Diru laguntzaren jakinarazpena jaso eta 10 egun igaro ondoren laguntzari uko egin dioten onuradunek, inbertsio bererako laguntza eskatzeko eskubidea galduko dute, hasierako eskaeratik gutxienez, 3 deialdi igaro arte, halabeharrezko edo behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. (Komeni 10 egun baino lehen ukatzea). Irizpide bera erabiliko da diru laguntzari uko egin ez dioten arren, diru laguntza esleitzerakoan adierazitako aurrekontu ekitaldiaren barruan onartutako inbertsioak egin ez dituzten onuradunekin. 

-          Dirulaguntzak elkarren arteko lehia prozeduraren bidez emango dira, honek esan nahi du, laguntzapuntu gehien dituenari emango zaiola aurrekontuak iristen ez badira. 15. neurrian eta 4.3 azpineurrian izan ezik, gainontzeko neurrietan lehentasun irizpideak dira:

  • Jarduerak, Administrazioak onartutako Baso Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoak edo Antolaketa Proiektuak dituzten mendietan: 25 puntu.
  • Pertsona onuradunaren adina ≤ 55 urte: 10 puntu.
  • Nekazaritza ustiategia, nekazaritza edo abeltzaintza sektoreari dagokion Nekazaritzako Lan Unitatea (ALU) 0,5-koa edo handiagoa duena: 10 puntu.

-          Baso landaketetan laguntzaren oinarrizko ehunekoa %50ekoa da espezie lagungarri guztientzat. Berdin baso zainketen lanetarako (sasi-garbiketak, bakanketak, inausketak, e.a.). Portzentai hau handitu ahal izango da, gehienez %90 arte, eskaera egitean gorabehera hauek gertatzen badira:

  • Eskatzailearen adina ≤ 55 urte: %15 arteko gehikuntza.
  • Nekazaritza ustiategia, nekazaritza edo abeltzaintza sektoreari dagokion Nekazaritzako Lan Unitatea (ALU) 0,5-koa edo handiagoa duena: %10 arteko gehikuntza.
  • Baso Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoa (BKIPT) onartuta edukitzea: %10 arteko gehikuntza.
  • Ustiategiari baso azalera gehitu bazaio, 0,5 ha gutxienez azken urtean, betiere hasierako baso azalera 20 ha baino txikiagoa bada: %5 arteko gehikuntza.

-          Eukaliptoarekin egindako landaketak ez dira diruz lagunduko. Deialdi honetan Intsinis pinuarekin egindako landaketak ez dira lagunduko gaur egungo bere osasun egoerarengatik.

-          Izurriteak, haizeteak, eta abar, kaltetutako basoek erabat bota beharrekoak direla baieztatu ezkero, jasoko den dirulaguntza kaltetutako basoaren adinaren arabera izango da, eskatzailearen adinaren arabera ere, Nekazaritzako Erregimen Berezian atxikita egon edo ez ere, eta laguntzen ehunekoa igotzen duten gainontzeko egoerak gertatzearen arabera izango da, gutxienez 750 €/ha.ko eta gehienez 3.000 €/ha.ko izango delarik. Laguntza hau, bi urte baino lehen egingo den ondorengo landaketari lotuta dago.

  1. Eukalipto edo Intsinis pinuarekin landatu ezkero, botatzearen laguntza jasotzeko eskubidea galduko da eta landaketa bera ere ez da diruz lagunduko.
  2. Erabilera aldaketa balego (baso erabileratik nekazal erabilerara), Administrazioak onartu behar du erabilera aldaketa hau. Erabat botatzearen dirulaguntza mantenduko da.

Neurri honen dirulaguntza eskaera pinudiaren mozketa eta lur saila beraren landaketa egin ondoren eskatuko da.

-          Diruz lagunduko dira baso izaera duten nekazaritza ustiategien jabetzaren intervivos eskualdaketak. 1.000 euro/hektareako dirulaguntza emango da, gehienekoa 10.000 eurokoa izango delarik. Lagatzen den ondasunaren jabeak 70 urte edo gehiago izan behar ditu. Eskuratzaileak 60 urte edo gutxiago izango ditu eta nekazaritza eta abeltzaintza izaerako 0,5 edo handiago ALU duen nekazaritza ustiategi baten titular ordezkaria izango da.

-          Aurreko deialdiaren amaieran aurreikusi ez diren jarduerak eta 2019ko abuztuaren 5etik aurrera hasitakoak badira, laguntza eskatu dezakete.

Ohar argigarria:

ALU: Nekazaritzako Lan Unitatea. Lan dedikazioa, ehunekotan, lan ordutan edo lanaldietan, ondorengo eran zehazten da:

Ehunekoa Orduak Lanaldiak ALU

 >0 a <25%

25 a <50%

50 a <75%

75 a <100%

    100%

  >0 a<456

 456 a <912

 912 a <1369

1369 a <1826

 1826 <

  >0 a <57

57 a <114

114 a <171

171 a <228

 228 <

 >0 a< 0,250

 0,25 a <0,50

 0,50 a <0,75

 0,75 a <1

      1

Eskatzailearen adina: Nekazaritzako Ustialekuen Erroldan ageri denarena.

BOG Decreto de Ayudas Forestales

Aldundiko Informazio eskuorria