Albisteak

Aramaion basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da, eta baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra, ugaritoz dihoaz.

Rural Kutxa eta Aramaioko udalaren laguntzaz, era honetako basoen kudeaketari buruzko jardunaldi parea burutu dira. Lehenengoa, era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri ematekoa izan zen. Bigarrena, besperan azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzekoa.

Eskualde honetako basogileek koniferoak nola kudeatu nahikoa onartu edo bereganatua baldin badute ere, hostozabalekin nola jokatu nahia ez ezik, beharra ere ageri izan dute. Dagoeneko badakartzaten era honetako landaketa eta berez erneak aurrerantzean hobeto landu ahal izateko, oso aproposak izan zaizkie bi jardunaldi hauek.

Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Arabako Basogintza Elkarteko teknikaria (Ibon Munitxa) izan dira jardunaldi hauetan hizlari.

Bizkaiako lurraldean basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.

Baso jabeak, izan publiko naiz pribatu, era honetako basoak beraienean garatu nahian dabiltzan honetan, garrantzitsua da baso lanen sektore profesionaletik babes fidagarria izan dezatela. Azken batean, gero eta gehiago, sektore honetako langile eta arduradunak izango bait dira kudeaketa garatu beharko dutenak.

Honegaitik, era honetako basoen kudeaketari buruz, eta Urdaibai eskualdeko Urremendi Landa Garapen Elkartearen laguntzaz, baso lanen sektoreko profesional asko erakarri dituen jardunaldi praktikoa burutu berri dugu. Bertan, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Bizkaiko Basogintza Elkarteko eskualde horretako teknikaria (Urko Uriarte) era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri emanez aritu dira.

Interes handiarekin jarraitu dituzte bertaratutakoek azaldutako oinarri, zergaiti eta teknikak. Galdera eta iritsi emate tarte luze bezain oparoa zabaldu da azkenerako.

Debagoeina eskualdean basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.

Era honetako basoen kudeaketari buruz, Nafarroako Rural Kutxa eta Oñatiko udalaren laguntzaz, jardunaldi erakargarria burutu berri dugu. Bertan, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) era honetako basoetan burutu beharreko ekintza praktikoetaz aritu da.

Garaiera desberdinetako hostozabal espezie desberdin ugari zekartzaten baso sail desberdinetan murgilduz, lan desberdinak burutu ahal izateko erabil daitezkeen erreminta desberdinak, komenitako garaiak eta kontutan izan beharreko arau eta gomendioak landu dituzte.

Debagoeina eskualdean basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.

Era honetako basoen kudeaketari buruz, Nafarroako Rural Kutxa eta Oñatiko udalaren laguntzaz, jende asko erakarri duen jardunaldia burutu berri dugu. Bertan, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Gipuzkoako Baso Elkarteko teknikaria (Eneko Iturbe) era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri emanez aritu dira.

Interes handiarekin jarraitu dituzte bertaratutakoek azaldutako oinarri eta zergaitiak. Gehiago jakin nahian, altza gabe jarraituaz amaitu ondoren ere. Orain, hurrengo ekainaren 17an, Oñatiko baso jabetza pribatu batean, jardunaldi praktiko bat burutuko da azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzeko.

Lea-Artibai eskualdean basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.

Era honetako basoen kudeaketari buruz, Nafarroako Rural Kutxa, Lea-Artibai Landa Garapen Elkartea eta Ispasterko udalaren laguntzaz, jende asko erakarri duen jardunaldia burutu berri dugu. Bertan, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Bizkaiko Basogintza Elkarteko eskualde horretako teknikaria (Urko Uriarte) era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri emanez aritu dira.

Interes handiarekin jarraitu dituzte bertaratutakoek azaldutako oinarri eta zergaitiak. Galdera eta iritsi emate tarte luze bezain oparoa zabaldu da azkenerako. Orain, hurrengo ekainaren 10ean, Ispasterko udalaren Herri-basoetan, jardunaldi praktiko bat burutuko da azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzeko.

Gero eta ugariagoak diren hostozabal zuhaitz landaketak edota berez ernetako baso mistoak nola kudeatu beharko genituzke ?

Basoa Fundazioak antolatuta eta Ispasterko udala, Lea – Artibai Landa Garapen Elkartea eta Nafarroako Rural Kutxak bultzatuta, Ispasterren antolatuko ditugun pare bat jardunalditan, galdera hau erantzuten saiatuko gara. 

Lehen jardunaldia, oinarriak eta zergaitiak aztertzekoa, ekainak 1ean burutuko dugu (osteguna) arratzaldeko 19:00etan, Ispasterko Iñigo Egiluz udal aretoan.

Jardunaldi hauek, baso jabe, kudeatzaile edo basoekiko interesa izan dezakeen edonori zuzenduak daude.

Zatozte, ez zarete damutuko !