Erabilera, aprobetxamendua eta ingurunean naiz gizartean eraginak

Euskal Autonomia Erkidegoa, bere lursoru azaleraren ia %60 baso delarik eta beronen kudeaketan milaka urteko historiarekin, ziurgabetasun handiko une bat bizitzen ari da. Basoek eskainitako produktu eta zerbitzuak ingurumen eta klima krisien aurrean irtenbide garrantzitsu gisa ikusten badira ere, gizartea baso kudeaketatik urrundu egin da eta zalantzan jartzen du.

Egoera honetan, euskal isurialde kantauriarreko zati handi batean gehien hazi den baso kudeaketetako bat, eukalipto landaketena da. Baina, aldi berean, kudeaketa polemikoena da eta kritikatuena izaten ari da. Gure lurraldean aukera hori eragozten saiatzen ari dira zenbait presio-talde, eta ikerketa-taldeek datuak eman eta interpretazioak zabaltzen dituzte, baina beren esparru edo lan-eremu hertsitik bakarrik.

Basoa Fundazioa, basoen eta haien kudeaketaren garrantzia gizartean zabaltzen duen erakundea, ezin da eztabaida sozial horretatik kanpo geratu, hain zuzen ere bere lan esparruan dagoen bezala egonda. Hala, baso-jarduera horren azterketa osoa eta sakona egin nahi dugu, baina ikuspegi hori hainbat eremutatik landuz, eta horietan guztietan oinarri zientifiko zorrotzarekin. Batetik, EAEko baso kudeatzaile gero eta gehiagok zergatik aukeratzen duten kudeaketa mota hori aztertuko dugu, eta, bestetik, egungo gizarteak era berean zergatik kritikatu eta eragotzi nahi duen.

Data: uztailak 12 eta 13

Tokia: Donostia (on line baita)

Helburuak:

  • Euskal baso kudeaketarako eukalipto landaketak intereseko izan daitezen, zergaiti desberdinak sakon aztertu.
  • Euskal gizarteak eukalipto landaketak zalantzan jarri eta kritikatzeko dituen arrazoi desberdinen zergaitia sakon aztertu.
  • Lehenik, oinarri zientifiko zorrotzarekin, azterketa zabal eta askotarikoa sortu, eta, ondoren, horri buruzko eztabaida eta hausnarketa bultzatu.

Nori zuzendua:

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Baso jabe eta ingurugiro babes taldeak

Uda Ikastaroa, elkarren errezkadako bi goizetan burutuko da. Lehenengoan, eukalipto landaketek euskal baso kudeaketan sortzen duten interesari buruzko alderdiak jorratuko dira lau ponentziaren bidez. Bigarrenean, beste lau ponentziaren bidez, gizarteak auzitan jartzeko eta kritikatzeko dituen arrazoiak. Jardunaldi bakoitza, aldez aurretik hizlariek landutako gaiei eta ikasleek aurkez liitzazketen zalantza eta iradokizunekin eztabaida bat burutuez amaituko da.

Izena eman edo informazio gehiagorako: https://www.uik.eus/eu/analisis-profundo-y-completo-de-las-plantaciones-de-eucalipto