Azaroaren 29an, Gipuzkoako Orexa herriko ostatuan, Basoa Fundazioko Patronatuaren partaideak berrizteko ezohiko bilera burutu dugu. Orain artean gurekin jardun diren Jose Manuel Oria eta Jorge Askasibar Patronatutik irten dira Nuria Perera eta Jone Maioz ordezko etorriko zaizkigularik.

Ordezko emakume biak, urte askoan baso alorrean diarduten baso teknikariak dira. Jonek Gipuzkoako baso kudeaketa sakon esagutzen du eta Nuriak Bizkaia naiz Arabakoa. Beraien ekarpenak interes handikoak izango zaizkigu aurrerantzeko gure jardunaldi eta ekimenetan.

Jorge Askasibarrek, azken uneko kontuak tarteko, ezin izan zuen jardunaldira bertaratu. Hasiera-hasieratik Patronatuko partaide eta fundazioko lehendakari izan denak, oraindik ere ohorezko gonbidatu giza gurekin hartu-emanean jarraituko du. Aurrerantzean, bere lehendakaritza kargua, lehenagotik ere patronatuko partaide zen Juan Ramon Muruak hartuko du. Gure lehendakari berriak, alor sozioekonomikoan ikerketa eta argitarapen ugariak ditu, beharrezkoak zaizkigun jakituria eta esperientzia.

Era berean, Patronatuko idazkari giza horren luzaro  aritu den Jose Manuel Oriari, bere kargua utzi duen honetan, oroigarri bat eskainiaz esker onak adierazi nahi izan genizkion. Bere jakituria eta baso kuedaketarekiko zaletasuna faltan botako ditugu.