2016 urtean Basoa Fundazioa eta Euskotrenek lankidetza akordio bat sinatu zuten “Zuri esker, jasangarria da Euskotren” ekimenaren baitan, materialeen birziklapena eta zuhaitzen landaketa sustatu aldera. Akordio honen ondorioz, orain, 250 astigar landatu ahal izan dira Besaideko mendian.

Euskotrenek bere egunerokotasunean zerabilzkien bildukin, jomugako adierazgailu eta baztertutako pieza desberdinei bigarren bizi bat eman zien idazteko materialaren edukiak batu ahal izateko edukiontziak Bihurtuz elkartearen bitartez egin eta kudeatzen zituen tren, tranbia, metro eta autobús geltokietan jarriaz.

Era honetara, 2020ko abendu bukaerararte idazteko materiala batzen jardun ondoren, jasotako materiale plastiko guztia (75.000 ale baino gehiago) TerraCycle plastiko birziklapen enpresara eraman eta erabilpen berri baterantz bideratu ahal izan da.

Honi esker, ia 1.000 euroko diru-iturria jaso ahal izan du Basoa Fundazioak Euskal Mendizale Federazioaren jabetzan dagoen Besaide mendi tontorreko lur-sailean zuhaitz landaketa berri bat egiteko.

2003 urtean haritzekin landatuta zen hektarea inguruko lur-sail batean, hutsik gelditutako guneak zuhaitz berriekin landatu dira. Lur-saila guztiz basotu eta aniztasuna ugaritzen lagunduko diotelakoan, nolabaiteko gerizpean hasteko gutxieneko ahalmena duten astigar zuriak (Acer pseudoplatanus) erabili dira.

Landaketa lanak burutzeko (zuhaitzak landatu eta berauentzako babesgarriak jarri) Peñascal Kooperatibako harotzeriako ikasleen lankidetza jaso dugu.