2020. urtean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak kaleratutako toki-erakundeentzako diru-laguntzetan, Ondare naturala eta Klima aldaketara zuzendutako ekintzak bultzatu ziren.
Berrizko udalak, Basoa Fundazioaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz, bi ataletara zuzendutako ekimenak aurkeztu eta onartuak izan zitzaizkion. Batetik, Arantzadi zientzia elkartearekin elkarlanean, Legaño inguruan dauden lur eremu batzuetan ondare naturaleko ekintzak burutu ditu. Bestetik, Basoa Fundazioaren laguntzaz, Oiz barrenean daduen lur eremuan Ondare naturala naiz Klima aldaketa ekiditzera zuzendutako ekintzak burutu ditu.
Pago eta haritzez osatutako baso moztuak, ameztiak, espezie anitzez osatutako beresiak eta erreka ondoko haltzadietan gauzatu dira proiektu hauetako lanak.
Urriak 25an, arratzaldeko 18:30etan, Berrizko kultur etxean proiektu hauetako lanen berri azalpenak emateko jardunaldia eskainiko da.
Zatozte, ez zarete damutuko !