Murgia Bigarren Hezkuntza Institutuko Basoa eta Natura-Ingurunea goi-maila moduluko ikasleekin Nafarroako Rural Kutxarekin dugun hitzarmen berrian sartuta landa-bisita bat burutu dugu hostozabalen kudeaketa esagutzeko.
Azken urteotako baso-inbentarioetan zabalduaz dihoan Baso Misto Atlantiarra bezala ere deitutako baso osaketa mota edota zuhaitz hostozabalez osatutako baso landaketak bertatik-bertara aztertu ditugu.
Garapen fase eta era desberdinetara kudeatutako guneak bisitatuaz, irakasle eta ikasle, baso mota honen basogintzari buruzko gogoeta jardun aberasgarri batean murgildu ahal izan dira.