Lea-Artibai eskualdean basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.
Era honetako basoen kudeaketari buruz, Nafarroako Rural Kutxa, Lea-Artibai Landa Garapen Elkartea eta Ispasterko udalaren laguntzaz, jende asko erakarri duen jardunaldia burutu berri dugu. Bertan, Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Bizkaiko Basogintza Elkarteko eskualde horretako teknikaria (Urko Uriarte) era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri emanez aritu dira.
Interes handiarekin jarraitu dituzte bertaratutakoek azaldutako oinarri eta zergaitiak. Galdera eta iritsi emate tarte luze bezain oparoa zabaldu da azkenerako. Orain, hurrengo ekainaren 10ean, Ispasterko udalaren Herri-basoetan, jardunaldi praktiko bat burutuko da azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzeko.