Aramaion basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da, eta baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra, ugaritoz dihoaz.

Rural Kutxa eta Aramaioko udalaren laguntzaz, era honetako basoen kudeaketari buruzko jardunaldi parea burutu dira. Lehenengoa, era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri ematekoa izan zen. Bigarrena, besperan azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzekoa.

Eskualde honetako basogileek koniferoak nola kudeatu nahikoa onartu edo bereganatua baldin badute ere, hostozabalekin nola jokatu nahia ez ezik, beharra ere ageri izan dute. Dagoeneko badakartzaten era honetako landaketa eta berez erneak aurrerantzean hobeto landu ahal izateko, oso aproposak izan zaizkie bi jardunaldi hauek.

Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Arabako Basogintza Elkarteko teknikaria (Ibon Munitxa) izan dira jardunaldi hauetan hizlari.