Orain dela bi hamarraldi sortu zen euskal basozaleak elkartzeko mugimendua, basozainen interesak defendatzeko helburuarekin, eta baita elkartekideen baso ondarearen alde egiteko ere.
Euskadin, XX. Mendearen amaneran eta XXI. Mendearen hasieran lehen sektoreko hainbat eginkizun pixkanaka-pixkanaka bertan behera uzten hasi ziren. Ondorengoek horretan jarraitu nahi ez izatea, kudeaketa profesionalizatzeko premia eta gizarteak ingurumenaren aldeko jarreran eragina izan duten alderdiak.
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundean konturatu gara egoera berri baten aurrean gaudela, horregatik bultzatzen ditugu Basoekin, S.L., bezalako ekimenak, gure bazkideen basoen kudeaketa gauzatzeko.
Aldi berean, eta kontuan izanik gure basoetako aberastasuna zaintzea horren alde lan egiteko prest dauden hiritar guztien eginkizuna dela, gizartea bere osotasunean kontuan hartuko duen jarduketa-bidea eraiki nahi dugu, horren bidez gizarteak arazo horien konponketan parte har dezan.