2019ko martxoak 22, ostirala. Orona Ideoko Zero entzungelan, Hernani (Gipuzkoa).
Ikusi egitaraua.
Aurrekariak
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta, naturaren kudeaketan garrantzitsuak diren atalak jardunaldietan erakutsiaz hainbat urte daramatzagu jadanik.
Aurten, gure kudeaketarekiko begirada, giza esku-hartzearekikoa, kultura zientifikotik egitea nahiko genuke. Esparru zientifikoa aztertuko dugu, bedorren egoera egungo gizartean eta basoaren gure kudeaketan dauden alor eztabaidagarri batzuetan sakondu.
Helburua
Gure gizartearen garapen egokian zientziak duen garrantzia azalduko duen jardunaldi bat antolatu, eta honen estalduran, baso kudeaketaren gai eztabaidagarri batzuk aztertu.
Jardunaldia
Gehien batean nori zuzendua:
- Natur inguruaren arauketaeta eta antolamenduan zeresana duten administrazioak
- Natur inguruko lurren jabe eta kudeatzaileak
- Natur inguruetako ekintzetan ikerketa eta bultzadarako gertutasuna duten erakundeak(unibertsitateak, ikerketa eta garapen guneak, landa garapen elkarteak, natura babeserako talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak eta abar)
- Ikerketa eta hesiketa erakundeak
Egun trinko bakar bateko formatua izatea nahi da. Horrela, bertara etortzeko aukera hobetu eta parte-hartzea zehaztu nahi direlarik. Goizean-goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahirik, bere osotasunean, leku berean burutuko da. Bertaratutakoen denbora galtze eta sakabanaketa gutxitzeko, jateko aukera eskeiniko da lekuan bertan.
Antolatzaileen sarrera bizkor baten ondoren, jardunaldia hiru ataletan zatituko da, jardunaldiaren goizeko lehen orduan kultura zientifikoaren aurkezpen bat, egungo gizartean zientziak duen garrantzia eta arazoa, kafea hartzeko etenaldiaren ondoren mendi eta landa eremuen kudeaketan ilargiaren efektuak izan dezakeen eztabaida jorratuko (edo bedorren eragin eza, eta ondorioz, ingurugiroko benetako elementu eragileen azterketa) eta azkena, bazkaltzeko etenaren ondoren, eukalipto landaketen eta ekosistema naturaletan hauen eragina, edo eza, landuko duena.
Parte-hartze bakoitzeko, aukeratutako hizlariaren eta bere hitzaldiaren berri emanez, sarrera txiki bana egingo da. Atal bakoitzaren bukaeran, bertaratutakoek parte hartu ahal izango duten galdera eta zalantza txanda bana burutuko dira baita.
ZIENTZIA BASOAREN GURE KUDEAKETAN
2019ko martxoak 22, ostirala. Orona Fundazioaren areto nagusian, Hernani (Gipuzkoa)
09:00 | Jardunaldiaren aurkezpena | Basoa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako erakunde karguen eskutik | |
09:30 | Zientzia | El secreto de la naturaleza | Pedro Miguel Etxenikeren ideien inguruko filma dokumentala (Eztabaidarako bertaratuko da) |
10:50 | Mauricio-José Schwarz Huerta | Zientzian eta pentsamendu kritikoan espezializatutako kazetaria | |
11:35 | Galderak eta eztabaida | Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile) |
Deskantsua
12:30 | Ilargia | Javier Armentia Fructuoso | Iruñako planetarioko zuzendaria |
13:15 | Daniel Marino Bilbao | Ikerbasque ikerlari UPV/EHUko landare biologia eta ekologiako departamentuan. | |
14:00 | Galderak eta eztabaida | Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoa (moderatzaile) |
Bazkaria
16:00 | Eukaliptoa | Inés Álvarez Fernández | Errege Lorategi Botanikoko Bioaniztasun eta Kontserbazio Sailean (CSIC) Ikerlari Titularra |
16:45 | Luis Gil Sánchez | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedraduna | |
17:30 | Galderak eta eztabaida | Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile) | |
18:00 | Jardunaldiaren itxiera | USSEko zuzendaria |
Hizlariak
Daniel Marino Bilbao.(ILARGIA).
- UPV/EHUn Ikerbasque Research Associaten ikerlari.
- Biologian doktore. Euskal Herriko Unibertsitaten (UPV/EHU) irakasle bisitari. UPV/EHUko Etika batzordeko Eragile Biologiko eta genetikoki aldatutako eragileekin ikerketan partaide. Mapping Ignorance zabalpen zientifikoko blogean laguntzaile.
- "Landare fisiologiaren oinarrietatik bidaia. Nola izan zuhaitz bat." Hitzaldi honetan, zuhaitz baten funtzionamendurako eman behar diren gutxieneko baldintzak, bere funtzioak egin ahal izatekoak eta aldakorra den ingurune batean irauteko zuhaitzek dituzten estrategiak aztertuko dira.
- Kontaktua: daniel.marino@ehu.eus
El secreto de la naturaleza. (ZIENTZIA).
- José Antonio Pérez Ledok zuzendu eta K2000, Mi Mesa Cojea eta Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak elkar ekoitzitako filma dokumentala.
- Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondensatuaren Fisikako Katedraduna eta Donostia International Physics Centereko (DIPC) lehendakaria den Pedro Miguel Etxenike, solido egoeraren fisikan espezializatutako ikerlariaren irudiaren bueltan diardu.
- Dokumental honekin, kultura eta filosofia zientifikoan barneratuko gara, bere bizitza eta ekintzen bidez, eremu honetako ahots esagun eta entsutetzuenetako baten bidez kontatua.
Inés Alvarez Fernández. (EUKALIPTOA).
- Errege Lorategi Botanikoko Bioaniztasun eta Kontserbazio Sailean (CSIC) Ikerlari Titularra.
- Madrileko Unibertsitate Konplutensetik Biologian doktore. 2011tik, Autonomia Elkargo eta Nekazaritza, Arrantza, Elikagai eta Ingurugiroko Ministerioko, Baso landare eta abere batzordeko aholku batzorde zientifikoko partaide.
- Ikuspuntu zientifiko batetik, kanpotar espezie inbaditzaile kontzeptuaren berrikuspen bat egingo da eta inbasio baten ingurugiro arriskuak aztertuko. Interes ekonomiko edo soziala duten espezieak kategoria honetan izendatzetik eratorritako gatazka politiko eta sozialak azalduko dira.
- Kontaktua: ines@rjb.csic.es
Javier Armentia Fructuoso.(ILARGIA).
- Iruñako planetarioko zuzendaria.
- Astrofisikoa eta hedabide eta sareetan zabaltzaile zientifikoa.
- "Zuhaitz bat hutsetik abiatzeko unibertsu bat sortu beharra dago". Egia da hain gertukoa den baso baten prespektiba kosmikoa, gendearen puztu nahi izatetik datorrela dirudiela, baina neurri batean, handienaren fisikak txikienaren (edo gertukoenaren) nolabaiteko hausnarketa bat ahalbidetzen du, eta sistema askotan bezala, elkar eragin eta lotzen dira. Beste batzuk ez, nahiz eta gizakiak, ezinezko diren loturak egitako horren besteko joera duen.
- Kontaktua: javarm@pamplonetario.org
Luis Gil Sánchez.(EUKALIPTOA).
- Madrilgo Unibertsitate Politécnikoko katedraduna.
- Biologoa, Mendi Ingeniaritzan doktorea, Sistema naturalak eta baso historia ikerketa lantaldeko (UPM) zuzendaria. Ingenieritza Errege Akademiako partaide. Basojabe.
- Eukalipto generoko espezieak, espezie kanpotarrak dira baina ez inbaditzaileak. Berauen erabilpena, gizatalde kaletarrak hartutako aurreritsi eta kalteen aurrean, errenten sorreran eta landa garapenean (nahiz berauen inguru balio eta sortzen dituen produktuak behar dituen gizarte kaletarrean) ekarpen solidario bat da.
- Kontaktua: luis.gil@upm.es
Mauricio-José Schwarz Huerta.(ZIENTZIA).
- Zientzia eta pentsamendu kritikoan espezializatutako kazetaria.
- "La izquierda feng-shui" liburuaren idazlea, "El rey va desnudo" Youtubeko kanalaren arduraduna, zabalpenerako bere "Muy interesante" programarengaitik 1997 Mexikoko Kazetarien Elkarteko Sari Nazionala. "El retorno de los charlatanes" blogaren egilea. 2006tik "El Correo" aldizkariko "Territorios" gehigarriko zientzia horria idazten du.
- Zientziaren baztertze eta sineskeria eta gezurrak naturalaren inguruan, ametsezko iraganaz eta mundu kaletarraren landa guneko errealitateari buruzko ezjakintasuna. Ilustrazioaren balioak eta zientzia, new age eta abere eta landare ondare kudeaketan ikuspegi postmodernoei aurrez-aurre jarrita.
- Kontaktua: mschwarz@gmail.com