1 - ONGILEA

  • Basoa Fundazioaren partaide izatea gutxienez urtebetez.
  • Basoa Fundazioaren partaide izatea gutxienez 3 urtez.
  • 6.000 euro/urtean

Onurak:

  • Enpresaren logotipoa agertzea Basoa Fundazioak bultzatuko dituen jardueren jakinarazpen guztietan (liburuxkak, katalogoak, memoriak, kartelak, aurkezpenak... etab.)
  • Basoa Fundazioaren logotipoa uztea jakinarazpen guztietan erabili ahal izateko (Basoa Fundazioko Ongilea).
  • Basoa Fundazioak berreskuratu dituen gune natural horiek edo beste hainbat gune erabiltzea, urtean Ongile bakoitzarentzat bisita gidatu bat eginez.
  • Zure e-mailean edo zure enpresan informazio-aldizkaria jasotzea.
  • Web orrian agertzea, ongileentzat izango den lekuan.
  • Euskadi Forestal aldizkariaren harpidetza egitea.
  • Basoa Fundazioak antolatzen dituen jardunaldi, hitzaldi, eta abarretara joateko gonbidapenak.
  • Zerga-arintzeak.

2 - KOLABORATZAILEA

  • Basoa Fundazioaren partaide izatea gutxienez urtebetez.
  • 900 euro /urtean
  • Beste zenbateko bat

Onurak:

  • Basoa Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera izatea egiten dituzten komunikazio guztietan (Basoa Fundazioko Kolaboratzailea dela adierazi beharko da beti).
  • Urtean behin bisitaldi bat antolatu daiteke Basoa Fundazioak berreskuratutako eremu naturaletara edo beste eremu batzuetara. Bisitaldia Basoa Fundazioko bazkide kolaboratzaile guztientzat izango litzateke, eta enpresa edo organismo bakoitzetik pertsona kopuru mugatu batek izango luke joateko aukera.
  • Zure e-mailean edo enpresan informazio-aldizkaria jasotzea.
  • Web orrian agertzea, ongileentzat izango den lekuan.
  • Euskadi Basogintza aldizkariaren harpidetza egitea.
  • Basoa Fundazioak antolatzen dituen jardunaldi, hitzaldi, eta abarretara joateko gonbidapenak.
  • Zerga-arintzea.

3 - KOLABORATZAILE ZEHATZAK

Proiektu bakoitzean harreman estuak izango ditugu hainbat enpresekin. Eremu horretako enpresak edo proiektuan parte hartzen dutenak izan daitezke. Enpresa bakoitzak ehuneko zehatz batekin lagunduko du proiektu bakoitzean.

Onurak:

  • Enpresaren izena proiektuarekin lotutako ekintza guztietan agertzea (leku horretan bertan jarritako kartelak, proiektua hedabideei aurkezteko kartelak, informazioak, memoriak, prentsa oharrak, web orriak...).
  • Proiektua hedabideei aurkezteko egingo diren ekitaldietan parte hartzeko aukera izatea enpresako arduradunek.
  • Proiektuari buruzko informazioa jaso ahal izatea zure helbide elektroniko edo enpresan.
  • Zerga-arintzea.