Zegamako udalak, Anduetza baserrian kokatutako Zuraren Museoa zabaldu zuen.
Ekimen hau osatuz, Basoa Fundazioa eta Kutxak sinatutako hitzarmenari esker, Museoaren ingurua egokitu da, 40 espezie ezberdinekin "Arboreto" delakoa sorturik. Hobekuntza lanetan sareta, jarlekuak eta argikuntza jarria da.
Lan hauek 60.000 euroko balioa izan dute.