Aldundiak aurrekontuan proposatu duen gorakada honako laguntza‑lerro hauetan inbertituko da: basoko pistak egin eta hobetzea, eta zuhaitzak moztu, batu eta basotik ateratzeko makinak erostea. 2009/11/04

Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak gehitu egin ditu Bizkaiko Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta garatzeko urtero ematen dituen laguntzak. 1.186.000 euro gehiago jarri ditu guztira: 266.462 euro 2009ko ekitaldirako, eta 919.538 euro, 2010erako. Aldundiak aurrekontuan proposatu duen gorakada honako laguntza‑lerro hauetan inbertituko da: basoko pistak egin eta hobetzea, eta zuhaitzak moztu, batu eta basotik ateratzeko makinak erostea.

Hamabost eguneko aparteko deialdia ezarri da, gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duen foru dekretua indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuko dena. Horretako, 1.186.000 euro gehiago jarri dira diru-laguntzetarako; beraz, arlo horretako laguntzak 3.436.000 euro dira guztira.