PRENTSA OHARRA
ARABAKO BASOGINTZA MERKATU BERRIEN IREKIERAREN AURREAN BAIKOR
Amurrion, 2018ko ekainaren 13an. Arabako Basogintza Elkarteak asteburu honetan egin du bere Batzar Nagusia eta bertan, beste gai batzuen artean, egurraren merkatuaren etorkizunari buruz hitz egin genuen. Bilera amaitu ondoren, baikor agertu ginen sektorea egurraren merkatu berrietara ireki daitekeela ikusita.
Une honetan egurra eta bere eratorriak lehengai gisa erabiltzeko alor berriak zabaltzen dira merkatuan, ehungintzan, automobilgintzan edo farmazian, besteak beste. Material berriztagarri, CO2aren finkatzaile eta ingurumenaren ikuspuntutik ezaugarri positibo asko eta asko dituena plastikoaren eta petrolioaren beste eratorri batzuen ordezko nagusitzat ikusten da.
Elkartetik, produktuaren berrikuntza hori funtsezkoa dela eta itxaropena eragiten duela uste dugu, eskari handiagoa aurreikusten baita eta horrek, prezioak igotzeaz gain, sektoreari bultzada emango dio eta inbertitzaile gazteen artean interesa sor dezake, gaur egun lurrak eta basoak bertan behera uzteko nagusitzen ari den joera aldatuz eta Arabako landa guneko jarduera biziberrituz.
Arabako basogintzak garrantzi berezia du, lurraldearen %62k baso kalifikazioa baitu. Egurraren ekoizpenak, egur industriak eta ingurumen zerbitzuen balorazioak Arabako BPGri egiten dioten ekarpen bateratua %1 edo %1,5 ingurukoa izan daitekeela aurreikusten da. Enpleguari dagokionez, aurreikusten denez, egurraren eta basoaren balio katearekin eta ingurumen zerbitzuekin erlazionatutako zuzeneko edo zeharkako lanpostuak 3.000 ingurukoak izan daitezke.
Administrazio publikoa, maila guztietan, sektorearen alde dago, basogintzaren aldeko lan aktiboarekin jarraitzeko. Horrela, Arabako Basogintza Elkarteak zenbait akordio sinatu ditu administrazioekin.
- Lankidetza Hitzarmena Arabako Foru Aldundiarekin
- Eusko Jaurlaritzarekin, Lankidetza Hitzarmena du sinatuta, HAZIren bitartez, Euskadiko Basogintza elkarteen Konfederazioarekin. ABE-AFA, gure elkartea, konfederazio horretako kide da.
- Amurrioko Udalak bere laguntza ematen du, urte osoan teknikari bat jartzen baitu Zuzendaritza Taldean.