Lege horrek gaur egun indarrean dagoena ordezkatuko du, 1998koa, eta landa‑garapenerako estrategia berria ezartzen du. Hain zuzen, euskal landa-ingurunearen garapen jasangarria funtsezko faktoretzat hartzen du Euskadi osoaren ekonomia, gizarte eta lurraldearen garapen eta kohesiorako, eta aurrera egiten du EBk sustatzen duen Lurralde Kohesiorako Politikarekin bat datorren garapen-ikuspegirantz.