Gero eta ugariagoak diren hostozabal zuhaitz landaketak edota berez ernetako baso mistoak nola kudeatu beharko genituzke ?

Basoa Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Rural Kutxak naiz tokiko erakunde desberdinek bultzatuta, Ispaster eta Oñatin antolatuko ditugun pare bat jardunalditan, galdera hau erantzuten saiatuko gara. 

Oñatiko kasuan, oinarriak eta zergaitiak aztertzeko lehen jardunaldia izango da. Ispasterkoan, basoan bertan ekintza praktikoak burutuko dira.

Oñatin ekainak 7an (asteazkena) arratzaldeko 19:00etan kultur etxeko zinean, eta Ispasterren, ekainak 10ean (larunbata) goizeko 10:00etan, Basokoetxe polígono ondoan dagoen herri-basoan burutuko ditugu.

Jardunaldi hauek, baso jabe, kudeatzaile edo basoekiko interesa izan dezakeen edonori zuzenduak daude.

Debaldeko sarrera irekia.

Zatozte, ez zarete damutuko !