Eskaera egiteko deialdia luzatu egiten da.
BAO 47zk, 2009ko martxoak 10. - 1256/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, urtarrilaren 13ko 2/2009 Foru Dekretuan jasotzen diren neurrien eskabideak aurkezteko epea luzatzen duena. Foru dekretu horren bitartez, Bizkaiko Lurralde Historikoko basoen artapenerako, hobekuntzarako eta garapenerako babes neurrien araubidea ezarri da.
Bizkaiko Basogintza Elkartean baso landaketak, garbiketak, entresakak, inausketak, ongarriketak, kimu aukeraketak, itxiturak eta baso erabilerarako makina txikien espedienteak 2009ko Martxoaren 18 arte tramitatuko ditugu. Horretan laguntzeko, gure teknikoak eskualde desberdinetako bulegoetan egongo dira goizeko 08:30etatik 13:00etara. Bulego desberdinetako egunak eta helbideak honek dira.

Bazkideek tramite hauek Erletxeseko (Galdakao) Bulego Zentralean ere egin ditzakezue, arratsaldeko ordutegian, Astelehenetik Ostegunera 15:30tatik 18:00ak arte.