Elikadura, Arrantza eta Nekazaritza ministerioak momentuz, ez duela baimenduko oxido cuprosoaren erabilera piñadien gaixotasuna ekiditzeko jakinarazi nahi dizuegu.

Euskal erakundeen eskaerari erantzunez, arazo honen birplanteatzea zabalik geratzen da, bere eraginkortasuna eta ingurumenaren afekzio txikia estudioetan ikusi ondoren.

Erabakia ez da ona, eta noski ezta guk itxaroten izan duguna sektore bezela. Hala ere, Administrazio - Aldundi eta Eusko Jaurlaritza eta bere erakundeekin - beharrezko kudeaketak egiten ari gara tratamedu honen baimena lortzeko asmoz.

Beste alde batetik, Bizkaiko Basogintza Elkartetik, adierazi nahi dizuegu edozein informazio gehigarriaz eta baita edozein aldaketaz, jakinaraziko dizuegula elkarte bakoitzak.

Betikolez, esan nahi dizuegu bulego nagusietan eta baita elkarteko zonalde bakoitzeko bulegoetan zuen behar izanak, galderak, zalantzak etb.. argitzeko esperoan egongo garela.

EUSKADIKO BASOGINTZA ELKARTEEN KONFEDERAKUNDEAREN KOMUNIKATU OFIZIALAREN PDF-A.

HIRU FORU ALDUNDIEN ETA EUSKO JAURLARITZAREN PRENTSA OHARRA-REN PDF-A.