Joan den 2020ko uztarilaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari baimen berezi bat bidali zion Pinus radiata-n gaixotasun fungizidan defoliatzaileen aurkako %75ko oxido kuprosoarekin (WG) formulatutako ekoizle fitosanitarioen aireko aplikaziorako. Eskaera horri ezezkoa eman zion Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasun zuzendaritza nagusiak, 2020ko uztailaren 28an emandako ebazpenaren bidez.
Egoera horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatzen dio salbuespenezko baimena eman dezala aurrez deskribatutako produktu fitosanitarioa merkaturatzeko eta lurreko aplikazioan erabiltzeko. 2020ko abuztuaren 4an, Ministerioak, salbuespen gisa, Pinus radiata eta Pinus nigra-n gaixotasun fungizida defoliatzaileen aurkako oxido kuprosoaren %75 (WG) p/p bidez formulatutako produktu fitosanitarioak merkaturatzeko eta lurreko aplikazioan erabiltzeko baimena ematea ebatzi zuen.
Salbuespenezko baimen horretan oinarrituta, foru-aldundiek dagozkien foru-aginduak garatzen dituzte, Pinus radiata eta Pinus nigra espezieen gaixotasun fungizida defoliatzaileen aurka oxido kuprosoaren %75 (WG) p/p erabiliz formulatutako produktu fitosanitarioak lurrean aplikatzeko jarraibideak ezartzen dituztenak.
BIZKAIA: 3201/2020 FORU AGINDUA, irailaren 14koa.