Aurten, Bizkaiko Basogintza Elkarteak berriz koordinatuko du banden gaixotasunaren aurkako lurreko tratamendu fitosanitarioa. Lanak koordinatzeko eta gauzatzeko metodologia aldatzen ez bada ere, badira zenbait berrikuntza, tratamendu koordinatua abian jarri aurreko bileretan zehaztuko dizkizuegunak.

Tratamendua maiatza, ekaina eta uztaila bitartean egiten saiatuko gara, baina beharrezkoa da lan hori 2023ko apirilaren 3an amaitzen den dirulaguntzen epearekin koordinatzea. Horregatik, zuen pinudietan tratamendu fitosanitarioa zer egingo duzuen aurreikusten baduzue, jarri harremanetan eta eman izena lehenbailehen Elkartearen telefonora deituta (944566212) edo bidali email bat (bizkaia@basoa.org).

Bestalde, eta aurreko bileretan zehaztuko den arren, aurten beste produktu bat erabiliko da, eraginkortasun-berme berberak eskaintzen dituena eta muga gutxiago dituena. Ez da beharrezkoa aparteko baimenik, eta urteko edozein garaitan erabili ahal izango da, eta segurtasun-zabalera txikiagoa beharko da eremu babestuetarako.