Aramaion basoa lur erabilpen ugari eta zabalduena da. Baso hedatu horren baitan, azken urteotan, hostozabal landaketak naiz berez ernetako baso misto atlantiarra ugaritoz dihoaz.
Aste honetan zehar, Rural Kutxa eta Aramaioko udalaren laguntzaz, era honetako basoen kudeaketari buruzko jardunaldi parea burutuko ditugu. Lehenengoa, uztailaren 19an, asteazkena, era honetako basoen ezaugarri, kudeaketa eta diru-laguntzen berri ematekoa izango da. Bigarrena, uztailaren 20n, osteguna, besperan azaldutakoak praktikara nola eraman azaltzekoa.
Basoa Fundazioko zuzendari teknikoa (Aitor Onaindia) eta Arabako Basogintza Elkarteko teknikaria (Ibon Munitxa) izango dira hizlari.